Beteranoen taldea 1995garren urtean jaio zen, Errugbia betirako denaren esaera errealitate bihurtzeko asmoz. Aurretik ere eginak genuenez indartu ez ziren antzeko esperientziak, gauza finko bat lortzen saiatu ginen.

Hasieran gutxi batzuk ginen jolasten hasi ginenak eta orotar frantses taldeekin jolasten genuen. Momentu honetan 37 bazkide gara naiz eta denak ez jolastu arren, denok artzen dugu parte taldearen aktibitate ezberdinetan.

Arrasateko Herensugeak izenez ezagutuak gara, Mondragón izenarekin lotura ezinbestekoa delako, eta gure filosofia elkar trukatze partidak egitea da. Urtean behin asanblada egiten dugu urteko balantzea egiteko asmoz naiz eta hilabetero bilerak ere egin partidak antolatu eta taldeko egoerari jarraipena egiteko.

Hasieratik gure taldeko printzipio ezin besteko bat, taldeko partaideen emazte eta andregaiek ere taldeko aktibitateen parte hartzea izan zen. Printzipio honek esperientzi onak ekarri dizkigu orotar, famili giro bat lortzen lagundu digulako eta gerorako egonkortasun bat lortzeaz bat.

Espainiar estatuan barne (Madril, Marbella, Barcelona, Zaragoza, Valladolid, La Coruña,…), Frantzia (Bordeaux, Pau, Tarbes,…-), eta Portugalgo Porton egindako partida batzuen ostean, Uruguayra egin genuen salto 2005garren urtean taldearen 10garren urteurrena ospatzeko asmoz. Harrera ona eta giro paregabe pasatu ostean, 2007an Argentinara salto egitea erabaki genuen. Bidai hau izan da gure taldeko azkenago erronka arrakastatsua.

Gehiago ere etorriko dira….

ALBISTEAK
 
fondo
flecha Errugbia betiko delako (08/11/2011)
Beteranoak- Arrasateko Herensugeak taldean badaude 33 urteko jokalariak, baina baita 59 urtekoak ere. Errugbia bizitza osorako dela-eta, beterano taldekoek errugbiaren gurpilean igota jarraitzen dute. Eta lehen hiruzpalau tragokoak ziren hirugarren aldiak astebeteko bidaia bihurtzen dituzte orain.
flecha Beteranoen arteko hiruko txapelketa Durangon (03/03/2011)
Beteranoak- Arripausuetako berdegunean Durango, Arrasate eta Mungia izango dira aurrez aurre. Hitzordua martxoaren 12an izango da, zapatua, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
flecha Archiball eta Heresugeak aurrez aurre izan dira Mojategin (21/10/2010)
Beteranoak- Norgehiagoka berdinketarekin amaitu da, halere, horrelakoetan ohikoa den moduan, hori gutxienekoa izan da.
flecha Beteranoek hiruko txapelketa jokatu dute Mojategin (03/06/2010)
Beteranoak- Aurreko asteburuan Kakarraldo eta Durangoren bisita jaso zuten.
flecha Beteranoek jendea animatu nahi dute taldean parte har dezan (19/04/2010)
Beteranoak- Deialdia egin dute jokalari ohien artean, taldea handitzeko helburuarekin. Herensugeen taldeak gaur egun 35 bazkide ditu, urtero kuota bat ordaintzen dute ekintza ezberdinak antolatzeko, bidaiak edo partiduak esaterako.
flecha Herensugeak - Aragoi (31/03/2010)
Beteranoak- Lagun arteko partidua jokatu dute beteranoek asteburu honetan, Aragoiren aurka Mojategin. Garaipena bisitarientzat izan zen, halere horrelakoetan emaitza da gutxieneko. Partidu ostean Anoetara joan ziren, eta Biarritz Touluseren arteko norgehiagoka amaitzera Donostia inguruko sagardotegi batera afaltzera.
flecha Herensugeak eta Aragoi aurrez aurre izango dira Mojategin (25/03/2010)
Beteranoak- Partidua zapatu goizean izango da, 11:00etatik aurrera. Bazkaldu ostean Donostiara joango dira bi taldeak, Biarritz Olimpiquek Anoetan jokatuko duen partidua ikustera.
flecha HERENSUGEAK VALLADOLIDEN (22/09/2009)
Beteranoak- Irailak 12an Arrasateko herensugeak talde beteranoak Valladoliden jokatu zuen bertako Quesos taldearen aurka
 
Kanpazar