XI. ZAZPIKO ERRUGBI LEHIAKETA
2009
SEVENa neurri guztietarako 1etik15era
info@arrasaterugby.eu
696.334.912 Aurten Arrasateko 11. Sevena jokatuko dugu, ekainaren 6an, Mojategiko instalazio berrietan, gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan. Gure Lehiaketak, zelai erdian jokatzen denez, aukera ematen du aurrelariak zein hiru laurdenek beren diferentziak orekatzeko. Eskualde mailakoa bada ere, beti parte hartzen du maila egiaztatua duen talde frantziar batek gutxienez, eta horrek kirol maila handitzen du eta irabaztea zailago bihurtzen.
Aldi berean, jai giro handiagoan baina, Garagardo Festa ere ospatuko dugu, Arrasateko Herriko Plazan jarritako karpan. Lehiaketa 15:00etan hasiko da, eta sari
banaketa karpan egingo da, 20:30ean.
Jarraibide orokorrak
• Gizonezkoen mailan gehienez ere 12 taldek emango dute izena, eta emakumezkoenean 6 taldek, eskaera iritsi eta ordainketa egin ahala antolatuta.
• Talde bakoitzak gehienez ere 12 jokalari izango ditu, eta horiek federatuta egongo dira; antolakuntzak ez du bere gain erantzukizunik hartuko lehiaketan zehar Federazioaren fitxa indarrean ez duen edozein jokalariri gertatutako lesioengatik edo gorabeherengatik.
• Izena emateko, talde bakoitzak, gizonezkoenek zein emakumezkoenek, 120€ ordaindu behar du, Euskadiko Kutxako 3035 0055 19 0550008408 kontuan, maiatzaren 24aren aurretik, klubaren izena zehaztuz eta SEVEN Arrasate kontzeptua adieraziz.
• Kuota horrek eskubidea ematen du lehiaketan parte hartzeko, partidetan ura eta fruta
eskuratzeko eta Garagardo Festaren karpan egingo den afarira joateko.
• Parte hartzen duten talde guztiek lehenbailehen bidali behar dute: taldearen izena,
arduradunaren izena eta horren telefonoa eta helbide elektronikoa, Sevenaren inguruko xehetasunak, albisteak edo gerta daitezkeen aldaketak jakinarazteko.
Arauak
• Lehiaketan aurretiazko fase bat jokatuko da, zozketan osatutako bi multzorekin, gizonezkoen mailan zein emakumezkoenean.
• Aurretiazko faseko partidak zelai erdian jokatuko dira, 7 minutuko bi zatitan eta atsedenaldi batekin, eta finalerdietarako multzo bakoitzeko lehenengo bi
taldeak sailkatuko dira.
• Bonusak ez dira kontuan hartuko, soilik garaipenak (4 puntu) eta berdinketak (2 puntu).
• Finalerdiak joko zelai osoan jokatuko dira, multzo bateko lehenengoa beste multzoko bigarrenaren kontra, eta alderantziz.
• Finala ere zelai osoan jokatuko da, bi finalerdiak irabazi dituztenen artean.
• Finaleko zatiak 10 minutukoak izango dira.
• Ezin da talde batekin baino gehiagorekin parte hartu.
• Jokoan bete beharreko erregelamendua FERean indarrean dagoena da