Kirol hitzordu hau, euskal errugbian klasiko bihurtu dena, 1998.urtean jarri zen abian, eta etenik gabe jokatu da ekainaren lehenengo larunbatean.

10 taldek parte hartzen dute, eta urte batzuetan emakumezkoen kategorian ere izan da partaiderik. 2008. urtetik aurrera, Mojategiko belar artifizialeko instalazio berrietan jokatuko da.
Horrekin batera, eta hau jai giroan, Garagardo Feria egiten da, Arrasateko plazan jartzen den karpa batean, menu germaniar tradizionala dastatuz ongi pasatzeko gogoa dutenentzat. Ostegunean irekiko da.

Kirola, Alemaniako gastronomia, garagardoa eta musika berbenak ongi uztarturik, Arrasate Rugby Taldeak kirol hau herrira zabaltzeko eta klubarentzat dirua biltzeko antolatzen duen ekimenean. Gure nahia da errugbiaren eta gastronomiaren jai honek denboran zehar irautea eta Euskadin errugbiaren erreferente bihurtzea.

ALBISTEAK
 
fondo
flecha 11. ARRASATEKO SEVEN TXAPELKETA - 2009 (06/06/2009)
Seven Txapelketa- Ordizia gizonezkoetan eta La Unica nesketan zazpinako talde garaileak.
flecha XI. ZAZPIKO ERRUGBI TXAPELKETA - 2009 (01/06/2009)
Seven Txapelketa- Aurten ere Arrasateko XI. Seven-a jokatuko da eta ohiko garagardo festa herriko plazan
flecha X. ZAZPIKO ERRUGBI TXAPELKETA - 2008 (15/05/2008)
Seven Txapelketa- Aurten Arrasateko X. Seven-a jokatuko da, ekainaren 7an, Mojategiko instalazio berrietan. Berritasun gisa, urte honetan emakumezkoen kategorian hainbat talde arituko dira. Txapelketa 15:00etan hasiko da, finala 19:00etan jokatuko da gutxi gorabehera, eta sarien banaketa 20:30ean egingo da, karpan bertan.
flecha ARRASATEKO X. ZAZPIKO ERRUGBI TXAPELKETA - 2008 (10/04/2008)
Seven Txapelketa- Aurten Arrasateko X. Seven-a jokatuko da, ekainaren 7an, Mojategiko instalazio berrietan. Nobedade gisa, urte honetan emakumezkoen kategorian hainbat talde arituko dira.
flecha La fiesta del rugby y la cerveza aterriza este fin de semana en su novena edición (31/05/2007)
Garagardo Azoka- La carpa se abrirá hoy en la plaza, con las tradicionales salchichas y cerveza El sábado el campeonato de rugby-7, traerá el mejor espectáculo a Atxabalpe.
 
Kanpazar