Baionak eta Miarritzek bigarren lerroko bana fitxatu dute. Baionak, bi urteko kontratua egin dio Troy Flavell zeelandaberritarrari. Flavell 33 urteko jokalari beteranoa da, eta 22 aldiz jokatu du All Blacks-ekin. Miarritzek, berriz, 18 urteko Mathias Marie fitxatu du, etorkizun handiko frantziarra. |