Beteranoek hiruko txapelketa jokatu dute Mojategin
Aurreko asteburuan Kakarraldo eta Durangoren bisita jaso zuten.
fondo
Beteranoak (03/06/2010).- Aurreko zapatuan hitzordua izan zuten Arrasate Errugbi taldeko beteranoek, hiruko txapelketa jokatu baitzuten Plentziako Kakarraldo Buzkentzak eta Durangoko beteranoen aurka. Azaldu digutenez giroa “paregabea” izan zen, txapelduna Durango izan zen, halere horrelakoetan gutxienekoa nork irabazten duen izaten da.

Partidu ostean hiru taldeak elkartu, eta poteoa egin zuten Arrasateko kaleetan barrena. Gau partean Txalaparta elkarte gastronomikoan afaldu, eta ondoren bat baino gehiago ordu txikietara arte ibili zen parrandan. Herensugeek azaldutakoaren arabera litekeena da datozen hilabeteetan hitzordu gehiago edukitzea, “seguruenik uztailean Plentziara joango gara eta opor ostean Durangora”.

I.B.G.
Beteranoak
 
Kanpazar