Asteburu bikaina izan da Arrasate Errugbi taldeko gaztetxoentzat, Donostian ospatutako Kontxako txapelketan lehen postua eskuratu baitute. Arrasatearrek Eibarrekin batera osatu zuten taldea, eta honako jokalari hauek izan ziren Gipuzkoako hiriburuan: Ander Arregi, Asier, Joseba eta Ander González.Esan bezala, Arrasate eta Eibarko jokalariez osatutako taldea txapelketako garailea izan zen, eta hori lortzeko 3 partidu jokatu behar izan zituzten. Aurreneko bietan Hernani eta Atletiko San Sebastian garaitzea lortu zuten, eta gauza bera egin zuten final handian Zarautzen aurka, azken emaitza 2 eta 1 izan zen gure ordezkarien alde.
Azpimarratu beharra dago eguraldiak ez zuela batere lagundu, euria, haizea eta hotza izan baitziren nagusi. Hala eta guztiz ere Arrasate Errugbi taldeko gaztetxoenek primeran pasa zuten, eta hori gutxi balitz lehen postua ekarri zuten esku artean Arrasatera. Zorionak.