Neskek garaipena eskuratu dute Donostian
Lehen faseko azkeneko partiduan 0 eta 54 irabazi diote Atletiko San Sebastiani, eta sailkapeneko hirugarren postuan amaitu dute. Jubenilek Independiente hartu zuten etxean, eta 3 puntuko aldeagatik gailendu ziren (8-5).
fondo
Arrasate R.T. (09/03/2010).- Asteburu biribila izan da Arrasateko errugbi taldeentzat, jokatutako bi partiduak irabazi baitituzte, bai emakumeek eta baita jubenilek ere. Ion Iriaren neskak Donostia aldera joan ziren zapatu arratsaldean, eta Atletiko San Sebastiani sekulako jipoia eman ostean (0-54) puntuekin itzuli ziren etxera.

Garaipen honekin Arrasate Errugbi taldeko neskek amaitutzat eman dute lehenengo fasea, eta hemendik aurrera denboraldiko bigarren zatiari ekingo diote. Ion Iriaren taldea sailkapeneko hirugarren postuan amaitu du, beraz ezin izango du Erreginaren kopa jokatu.

Arrasatearrek eta durangarrek jokatutako 13 partiduetan 9 garaipen lortu, eta 4 porrot baino ez dituzte jaso. 43 punturekin amaitu dute lehenengo fasea, eta talderik indartsuenak Getxo eta Gaztedi izan dira, 60 eta 59 puntu lortu dituztenak hurrenez hurren. Hemendik aurrera bigarren faseari ekingo diote, azken sailkapena erabakitzeko baliagarria dena. Bertan ahalik eta gorenen amaitzea izango da Arrasate eta Durangoko nesken helburua.

Jubenilen garaipena etxean

Arrasate Errugbi taldeko jubenilek ere garaipena eskuratu dute asteburu honetan, Durangoko taldearekin Independienteri 8 eta 5 etxean irabazi ostean. Gauzak horrela, gazte mailakoak jaun eta jabe dira, bigarren fasean jokatutako 4 partiduak irabazi baitituzte.

Arrasatearrek eta Durangarrek 18 puntu eskuratu dituzte, eta sailkapeneko buruan dira. Euren atzetik Independiente dago, kantabriarrek garaipen bakarra lortu eta 7 puntu baino ez dituzte. Azken sailkatua Construcciones Rivago da, 2 puntu gutxiagorekin.


Arrasate R.T.
 
Kanpazar