ARRASATEKO HERENSUGEAK |
betiko lagunekin elkartu eta kirol honen alderik onenagatik (laguntasuna, bidaiak,…) eta jokatzearen
gozamenagatik
|
 |
Beteranoak (29/05/2009).- Kaixo rugby-laguna. Oraindik gogoan izango dituzu Iturripeko partidak (ta aldagelak!), edo Garagartzakoak, azalarentzako “lokatz” tratamenduak barne. Jokatzeko egoera guzti horiek gainditu genituen, kirol hau maite dugulako, eta batez ere gure arteko laguntasun eta pertsona askoren lanari esker. Zenbat istorio konta litezkeen urte horiei buruz… (zihur zuk ere asko oroitzen dituzula!). Jokalari horietako batzuk, experientzia hoiek berritzea erabaki zuten, betiko lagunekin elkartu eta kirol honen alderik onenagatik (laguntasuna, bidaiak,…) eta jokatzearen gozamenagatik berriz jokatzera animatu ziren (maila askoz ere apalago baten). Arrasate Rugby Taldeko beteranoen taldea sortu zen, “Arrasateko Herensugeak”, orain dela 10 urte baino gehiago. Gaur egun 35 bat bazkide gara, urteko kuota bat ordaindu eta elkarrekin zenbait partidu, bidai eta aktibitate egiten ditugu; gure emazte eta bikotekideak ere etortzen dira. Gainera, dakizuenez, orain rugbyzelai berri-berria daukagu, Mojategi, beraz ez dago aitzakiarik balioia erortzen bazaigu (“lokatza dauka”, “area dauka”…), eta bukatu dira “lokatz” tratamendu nahitaezkoak. Hilabetero entrenatu (??) eta afari-bilera bat egiten dugu. Gutxi gora-behera 10 partida jokatzen ditugu urtero, inguruko taldeekin (Iruńa, Plentzia, Logrońo, Valladolid, Gijón, Eibar, Marbella, Bordele, Baiona,…), eta pare bat aldiz “putzuaren” bestaldera ere egin dugu salto, Uruguayra 2005ean, eta Argentinara 2007an. Animatu berriz zure baloi obalatuaren lagunekin elkartzera (iada gorputz obalatua daukagunokin), eta kirol honen alderik onena ezagutzera. Gure artean esaten dugun moduan, “gero ta zaharragoak gara, gero ta hobeak ginen”. Etorri gurekin partida bat jokatzera, eta konprobatu ze giro daukagun! Guri buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo hona: Asier Agirreurreta (670 071 556) aa@fagorarrasate.com Miguel Ángel Arana (636 768 896) Edo gure webgunea bisitatu: www.arrasaterugby.eu Zure zain gaude!
|
|