HISTORIA
 
fondo
1972 ko Otsaila zen, Jesus Jauregi izatez Aramaioarrak eta Madrilgo “Cisneros” Errugbi taldeko jokalarik oiak,Atletismoko zaiaren kolaborazioaz, Arrasate Errugbi Taldea sortzea proposatu zueneko garaia.

Hasieran, dozenerdi bat pertsona hasi ziren orduan “deporte viril” deituriko kirol sutxu hau praktikatzen. Lehen asanblea funtzionala ospatu zenerako jada 28 pertsonako taldea zegoen kirol honen edertasunaz gozatzeko desiraz.

Klubaren etorkizuna bermatzeko asmoz, 1972 ko martxoaren 6an, Atletismo saileko bulegoetan, klubaren lehen zuzendari batzordea finkatu zen. Hona hemen, batzordeko kideak eta hauen eginkizuna.

Presidente: Luís Mª Etxaburu Zalama
Presidenteorde: José Luís Unzueta Zabaleta
Idazkari: Agapito Fuentes Gomez
Diruzain: Agustín Aranburu García
Entrenadore: Jesús Jáuregui Ibabe
Prestatzaile fisikoa: José Ignacio Elorza Gorosabel
Materialaren arduradun: Juan Luís Arana Mendizábal

Batzarrean hartutako erabaki nagusiak honakoak izan ziren:

- “Juventud Deportiva Mondragon” zaileko parte izateko eskakizuna egin.
- “Vasco Navarra”-ko errugbi federaziora zuzendu, taldearen sarreraren idatziak osatzeko.

Taldearen lehenengo denboraldia 1972-1973 bitartekoa izan zen eta 4. posizioan klasifikatu ginen, 22 urteko batazbesteko adindun 34 jokalarirekin, kamiseta berde, galtza txuri eta galtzerdi txuri berdeak jantzita.

Denboraldi hartan, Atletiko SS taldea, 8. poztuan geratu zen Lehen mailako 6. Liga Nazionalean. Bigarren mailan ez zegoen euskal talderik eta Gipuzkoako ligan hauek izan zien lehenengo lau taldeak: Hernani CR, Irun, S.D Anoeta eta J.D. Mondragón.

1973-1974 denboraldian jubenil mailako lehen taldea sortu zen, eta 4. posizioan geratu zien. Senior mailakoak aldiz, bigarren, maila igoeraren atean.

1975-1976 mailan, arropa berriaz estreinatu genituen, kamiseta txuria marra morearekin, galtza beltza eta gatzerdi txuriak marra morearekin. denboraldi honetan “Vasco Navarra”-ko kopa irabazi genuen.

Bi urteren ondoren, erregional mailatik lehen mailara igotzera lortu genuen 1980-1981 denboraldian.

1990-1991 denboraldian, Iturripeko instalakuntzak utzi eta Garagartzako zelaira pasatu ginen. Bertan 2007 urteraino egon gara, Mojategiko belar artifizialdun zelaia estreinatu dugun arte.

Urte hauetan zehar jente askok hartu du parte klubean, zein jokalari zein kolaboratzaile gisa. Esan genezake, hainbeste urteren ondoren, esfortsuzkoa, laguntasun eta altruismoz betetako mugimenduak jarraitzen duela.

 
Kanpazar