Arrasate Rugby Taldea K.E. atsegin handiz zuzentzen da zuengana, Arrasaten errugbiaren egoeraren eta jardueren berri emateko asmoz.
Errugbia kirola baino zerbait gehiago da, izateko era bat erakusten du, laguntasuna bultzatzen du eta adiskidetasuna. Gure elkartetik baloreak transmititzen saiatzen gara, horien artean sakrifizioa, talde espiritua, konpromisoa, leialtasuna, zintzotasuna...
Errugbia ebasio jokoa da, ez kolisio jokoa, eta gure entreanmenduak lasterka egitera zuzentzen ditugu, aurkaritik ihes egitera helmugara iristeko, ingurune seguran eta segurtasunez praktikatuz. Aldi berean, talde lana sustatzen du, ulermena, lankidetza eta azkenik atleta kideen errespetua.
Jokorako behar diren trebetasunak eta baldintza fisikoak desberdinak izanik, era guztietako gaztetxoek dute praktikatzeko aukera.
Diziplina, kontrola, elkartasuna, baldintza fisikoa eta elkarrenganako errespetua dira errugbiaren espiritua, droga eta estimulatzaileetatik aldendutako bizimodu osasuntsurako bidea.
Zuen sema-alabentzako urte askotarako kirola, dibertsioa eta aisia eskaintzen dizuegu, betiere jarduera guztien artean ikasketei lehentasuna emanez.
Horretarao, errugbi Eskola dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak onartua, baita prestatutako prestatzaileak ere. Horretaz gain, apuntatuz gero, Errugbi Eskolako elastikoa oparituko diegu.
Kirola praktikatzeko belar artifizialezko instalazio berriak ditugu Zigarrolako Mojategi Kiroldegia eta web orria ere badugu, gure ekintza guztien berri aurkitu nahi baduzue: www.arrasaterugby.eu/web/arrasaterugby/eus/
Errugby Eskolan parte hartzeko adina 8 - 14 urte bitartekoa da. Haur bakoitzak ordaindu beharreko urteko kuota 30 € da, kontu korrontetik ordainduz.
Igandetan itxarongo zaituztegu: 10,30-12,00
Informazio gehiago;
Telefonoa: 696334912 (15:00etatik aurrera)
info@arrasaterugby.eu
www.arrasaterugby.eu