Arrasate Rugby Taldea K.E. atsegin handiz zuzentzen da zuengana, Arrasaten errugbiaren egoeraren eta jardueren berri emateko asmoz.

Errugbia kirola baino zerbait gehiago da, izateko era bat erakusten du, laguntasuna bultzatzen du eta adiskidetasuna. Gure elkartetik baloreak transmititzen saiatzen gara, horien artean sakrifizioa, talde espiritua, konpromisoa, leialtasuna, zintzotasuna...

Errugbia ebasio jokoa da, ez kolisio jokoa, eta gure entreanmenduak lasterka egitera zuzentzen ditugu, aurkaritik ihes egitera helmugara iristeko, ingurune seguran eta segurtasunez praktikatuz. Aldi berean, talde lana sustatzen du, ulermena, lankidetza eta azkenik atleta kideen errespetua.

Jokorako behar diren trebetasunak eta baldintza fisikoak desberdinak izanik, era guztietako gaztetxoek dute praktikatzeko aukera.

Diziplina, kontrola, elkartasuna, baldintza fisikoa eta elkarrenganako errespetua dira errugbiaren espiritua, droga eta estimulatzaileetatik aldendutako bizimodu osasuntsurako bidea.

Zuen sema-alabentzako urte askotarako kirola, dibertsioa eta aisia eskaintzen dizuegu, betiere jarduera guztien artean ikasketei lehentasuna emanez.

Horretarao, errugbi Eskola dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak onartua, baita prestatutako prestatzaileak ere. Horretaz gain, apuntatuz gero, Errugbi Eskolako elastikoa oparituko diegu.

Kirola praktikatzeko belar artifizialezko instalazio berriak ditugu Zigarrolako Mojategi Kiroldegia eta web orria ere badugu, gure ekintza guztien berri aurkitu nahi baduzue: www.arrasaterugby.eu/web/arrasaterugby/eus/

Errugby Eskolan parte hartzeko adina 8 - 14 urte bitartekoa da. Haur bakoitzak ordaindu beharreko urteko kuota 30 € da, kontu korrontetik ordainduz.

Igandetan itxarongo zaituztegu: 10,30-12,00


Informazio gehiago;
Telefonoa: 696334912 (15:00etatik aurrera)
info@arrasaterugby.eu
www.arrasaterugby.eu

ALBISTEAK
 
fondo
flecha Arrasateko errugbi eskola indartzea helburu (25/10/2011)
Rugby Eskola- Goiena Telebistako erreportajea.
flecha Primerako eguna pasa dute Arrasate Errugbi Taldeko gaztetxoek (19/10/2011)
Rugby Eskola- Kimu eta benjamin mailako jokalariak, Errugbi Eskolakoak, Deban izan ziren domeka goizean. Bertako hondartzan, Gipuzkoa mailako topaketan hartu zuten parte.
flecha Infantilak Getxon eta Ordizian izan dira (29/03/2011)
Rugby Eskola- Kimuak eta benjaminek ere hitzordua eduki dute asteburuan, kasu honetan Gasteizen. Klubeko gaztetxoek lan txukuna egin dute.
flecha Arrasate Errugbi Taldeak entrenamendu ibiltariak jarriko ditu martxan (15/03/2011)
Rugby Eskola- Saioak 8 eta 11 urte bitarteko neska-mutikoentzat zuzenduta daude, eta bailarako herri ezberdinetan burutuko dira. Lehenengo hitzordua martxoaren 20ean izango da, Aramaion.
flecha Animatu eta ezagutu errugbia (09/02/2011)
Rugby Eskola- Mojategin zure zain egongo gara
flecha Euskadiko selekzioa Mojategin (08/02/2011)
Rugby Eskola- Zapatuan kontzentrazioa burutu zuen Musakolako instalakuntzetan, eta bertan 4 arrasatear izan ziren: Joseba Azkarraga, Aitor Lizarzaburu, Asier Delgado eta Peru Altube.
flecha Joseba Azkarraga, Aitor Lizarzaburu, Asier Delgado eta Peru Altube Euskadiko Selekzioarekin (28/01/2011)
Rugby Eskola- Datorren zapatuan, otsailak 5, entrenamendua burutuko dute Mojategin.
flecha Esperientzia polita bizi izan dute Valladoliden Arrasate Errugbi Taldeko gaztetxoek (17/01/2011)
Rugby Eskola- Hernanikoekin batera, Pepe Rojo zelaian ospatutako Neguko Txapelketan hartu dute parte. Jubenilek Eibar garaitu zuten Mojategin zapatuan (76-12), eta kadeteek Errioxari egin zioten bisita (5-27). Durangok galdu egin du Vigon (62-24).
 
Kanpazar