Astorek Ampo Ordizia errugbi taldea jantziko du 2.010-2.011 denboraldian
Aurkezpen ekitaldia asteburu honetan egin dute, ordiziarrek ospatutako XI. Garagardoaren Azokaren barruan.
fondo
Arrasate R.T. (06/07/2010).- Astore enpresa arrasatearrak kirol talde berri bat jantziko du datorren denboraldian, Ampo Ordizia. Goierriko errugbi taldeak Ohorezko A mailan jokatzen du, eta azken egunotan ospatutako Garagardoaren XI. Azoka aprobetxatu du Arrasateko enpresarekin sinatutako akordioaren berri emateko.

Gauzak horrela, Astorek errugbiko kategoria gorenera egin du salto. Kirol arropa ekoizten duen Arrasateko enpresa aski ezaguna da futbolaren munduan, hainbat urte baitarama Errealaren arropa ekoizten, eta baita 1. zein 2. mailako beste talde batzuena ere: Sporting, Hercules, Eibar ...

Saskibaloiaren munduan ere presentzia handia du Astorek, ACB ligako 3 talde euskaldunen elastikoak ere marka honetakoak baitira: Caja Laboral Baskonia, Lagun Aro Gipuzkoa Basket eta Bizkaia Bilbao Basket. Pilota eta eskubaloia dira Astoreren beste lan esparru batzuk.

Aurkezpen ekitaldian Ampoko zuzendaritzako kidea den Jon Agirrerekin batera, Aitor Arana errugbi taldeko presidentea eta Iñaki Puyadena eta Julen Goia jokalariak izan ziren. Ordiziarrak prestaketa lanetan buru belarri murgilduta dabiltza, errugbi 7ko Europako txapelketan hartuko baitute parte.

I.B.G.
Arrasate R.T.
 
Kanpazar