INFANTILAK ETA ALEBINAK DONOSTIAN |
Arrasate errugbyko infantil eta alevinak donostira abiatu ginen triangular bat jolasteko |
 |
Escuela Rugby (21/10/2009).- Igandean Arrasate errugbyko infantil eta alevinak donostira abiatu ginen triangular bat jolasteko.Lehenengo partidua eibarren kontra jolastu genuen eta egia esanda nahiko txarto aritu ginen, bigarren partidua atletikoren aurka ,apur bat hobetu ginen baina oraindik itxura eskasa eman genuen,partidu hauek zelai txikian jolastu ziren, hurrengo partiduak zelai osora jolastu genituen eta orduan egin genuen gure partidurik politena,eibarren kontra izan zen 5 eta 0 bakarrik galdu genuen.gero atletikoren kontra jolastu geneuen zelai osora , eta orduan berriro intentzitatea galdu genuen, nire ustez fisiko aldetik gehien bat. Asko hobetu beharra dago ,zelaian kokapena,plakajea,baloia nola eraman paseak eta abar.... baina gehien guztatu zitzaidana eman genuen talde itxura izan zen, aldagelatik danak batera urtenda beroketa aproposa eginez kapitaren jarrarera. Partidu guztiak bukatu zirenean beste taldeak segituan joan ziren aldageletara eta guk luzatzen geratu ginen borobil batean partidua danon artean komentatzen.horrela jarraitzen badugu emaitzak helduko dira. Aipatu beharra alevinek egindako lana eibarrekin batera jolastu zuten eta ensayo pilo bat lortu zituzten, eta gero zelai osoan infantilekin jolastu zuten lan polita eginez.
|
|