BUSCAR

Errugbia lagun 2017ari agur esateko

29/12/2017 - Arrasate Errugbi Taldeak urte amaierako jaia ospatu du klubeko jokalari, kide eta gurasoekin. Mojategin bildutakoek primeran pasa dute lehen taldeko entrenatzaile Igor Isasik prestatutako joko eta ariketekin.

Arrasate R.T.. Urteroko ohiturari eutsiz, Arrasate Errugbi Taldeak urte amaierako jaia ospatu du ostiral honetan. Klub zuri-moreko jokalari, kide eta gurasoak Mojategiko berdegunean elkartu dira arrats partean eta, lehen taldeko entrenatzaile Igor Isasiren gidaritzapean, zenbait jolas eta ariketa burutu dituzte berdegunean.

Orotara 50 lagunetik gora elkartu dira Mojategin, gazte zein heldu, eta, beti bezala, giro ona izan da nagusi. Bertaratutakoek primeran pasa dute Isasik prestatutako jokoekin eta, Gabonetako bazkari eta afari “maratoiaren” ostean, batek baino gehiagok eskertu egin du urte amaierako errugbi festa honetan egindako ariketa fisikoa.

Hala eta guztiz ere, eta errugbi-zaleen ohiturari eutsiz, saioa amaituta eta dutxatik igaro ostean, guztiak mahaiaren inguruan bildu dira klubeko arduradunek prestatutako hirugarren zatiaz gozatzeko eta, bide batez, indarberritzeko. Zalantza izpirik gabe, Arrasate Errugbi Taldearentzat ia perfektua izan den urtea amaitzeko modurik onena.

URTE AMAIERAKO ERRUGBI JAIA

ISEI BARBERO

Últimas noticias

Kanpazar
Arrasateko kirol zerbitzua
Arrasate inversiones