BUSCAR

Jubenilen porrota Donostian

25/11/2017 - Julen Barrutiaren mutilek Bera Berari egin diote bisita, eta garaipena etxekoentzat izan da 48-5eko emaitzaz. 16 urtez azpikoek garaipena eskuratu dute Iruñean (0-70).

Juvenil. Arrasate Errugbi Taldeko jubenilek etxetik kanpo jokatu dute zapatu honetan, Donostia aldean, hain justu ere. Denboraldiko lehen faseko azken jardunaldiaren baitan Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Bera Berari egin dio bisita eta, zoritxarrez, beste behin esku-hutsik bueltatu behar izan dira Arrasatera. Donostiarrak 48-5 nagusitu dira eta, modu honetan, zuri-moreek azken postuan amaitu dute denboraldiko lehenengo fase hau.

Ordiziarekin batera taldea partekatzen duten 16 urtez azpikoek ere hitzordua eduki dute, kasu honetan Nafarroa aldean, Iruñearen zelaian. Bisitariek astindu galanta eman diete iruindarrei, 0-70ko emaitzarekin nagusitu baitira. Hirugarren postuan amaitu dute fasea goierritarrek eta arrasatearrek.

Sub 18 Bera Bera - ART

ISEI BARBERO - Argazkiak: Iñigo Arriaran

Últimas noticias

Kanpazar
Arrasateko kirol zerbitzua
Arrasate inversiones