BUSCAR

Jubenilen porrota Mojategin

04/11/2017 - Julen Barrutiaren mutilek Gernika hartu dute etxean zapatu honetan, eta bisitariak izan dira nagusi 3-50ko emaitzarekin. Hona hemen Iñigo Arriaranen argazki-galeria.

Juvenil. Asteburu honetan Euskal Ligako 18 urtez azpiko kategorian bosgarren jardunaldia jokatu da eta , honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko jubenilek Gernika hartu dute Mojategin. Zapatu goizean jokatutako norgehiagokan Julen Barrutiaren mutilek ezin izan dute denboraldiko lehenengo garaipena erdietsi multzoko bigarren sailkatuaren kontra; aitzitik, bizkaitarrak garaipen argia erdietsi dute: 3-50. Hurrengo asteburuan sarrailagileek aukera berri bat izango dute, oraingo honetan aurkari zuzen baten kontra. Izan ere, zuri-moreekin batera sailkapen zuloan sartuta dagoen Uribealdea etorriko da Mojategira.

Sub 18 ART-Gernika

ISEI BARBERO - Argazkiak: Iñigo Arriaran

Últimas noticias

Kanpazar
Arrasateko kirol zerbitzua
Arrasate inversiones