BUSCAR

Esperientzia polita bizi izan dute Errugbi Eskolako neska-mutikoek

24/04/2017 - ART-ko gaztetxoek ezohiko hitzordua izan dute asteburu honetan, Liverpooleko lagunak izan baitituzte bisitari.

Escuela Rugby. Ezohiko asteburua izan da honakoa Errugbi Eskolako neska-mutikoentzat, ohiko entrenamendu eta topaketak alde batera utzi, eta lagunarteko norgehiagoka jokatu baitute Britania Handiko talde baten kontra. Liverpool RC-k Mojategi bisitatu zuen zapatuan eta, espero zen moduan, hitzordua “arrakastatsua izan zen oso”. Oro har giro ona eta adiskidetasuna izan ziren nagusi goiz osoan zehar eta, horrelako hitzorduetan ohikoa denez, gutxieneko norgehiagokaren emaitza izan zen. Hona hemen Arrasate Errugbi Taldeko kide Iñigo Arriaranek osatutako argazki-galeria.

ART-Waterloo RC (Liverpool)

ISEI BARBERO - Argazkiak: Iñigo Arriaran

Últimas noticias

Kanpazar
Arrasateko kirol zerbitzua
Arrasate inversiones