BUSCAR

Errugbi Eskolako neska-mutikoek primeran pasa dute Eibarren

28/03/2017 - Unben izandako topaketan hartu zuten parte igande goizean.

Escuela Rugby. Arrasate Errugbi Taldeko 10 eta 12 urtez azpikoek Eibarreko Unbe errugbi zelaian izandako topaketan hartu dute parte. Errugbi Eskolako neska-mutikoek igande goizean egin zuten salto berdegunera eta, eguraldi ona lagun, primerako goiza pasatzeaz gain irudi txukuna ere eskaini zuten.

10 urtez azpikoak lokartu xamar zelairatu ziren, horregatik hasierako partiduetan emaitzak ez ziren nahi bezalakoak izan. Goiza aurrera joan ahala, baina, suspertu egin ziren eta jardunaldiko “balantzea” orekatu zuten. Jokatutako bost partiduetatik hiru galdu, bat irabazi eta beste horrenbeste berdindu zuten.

12 urtez azpikoek emaitza positiboagoak lortu zituzten, jokatutako lau partiduetan bi garaipen poltsikoratu baitzituzten. Dena den, emaitzak hobeagoak edo kaxkarragoak izan arren, garrantzitsuena goiz osoan zehar Unben izandako giro ona izan zen. Errugbi Eskolako neska-mutikoek primeran pasa zuten, kiroltasuna eta adiskidetasuna ardatz eta, nola ez, errugbia lagun.

ERRUGBI ESKOLAKOAK UNBEN

ISEI BARBERO - Argazkiak: Unai Suinaga

Últimas noticias

Kanpazar
Arrasateko kirol zerbitzua
Arrasate inversiones