BUSCAR

Herensugeek hitzordua dute asteburu honetan

23/01/2017 - Arrasate Errugbi Taldeko beteranoek Hernaniren kontra neurtuko dituzte indarrak zapatu arratsaldean Mojategin, 16:30eatik aurrera.

Veteranos. Herensugeek, Arrasate Errugbi Taldeko beteranoek, lagunarteko partidua jokatuko dute zapatu honetan Hernaniko beteranoen kontra. Hitzordua Mojategin izango da, arratsaldeko 16:30ean hasita. Taldekideak partidua hasi baino 45 minutu lehenago elkartuko dira errugbi zelaian eta, ohikoa den moduan, partidua amaituta bi taldeek elkarrekin hirugarren zatia egingo dute Mojategin bertan. Horren ostean, 20:00ak aldera, Herensugeak alde zaharrera irtengo dira poteoan eta, egunari amaiera biribila emateko, 21:00etatik aurrera guztiek elkarrekin afalduko dute Montxon elkarte gastronomikoan.

Isei Barbero / Argazkiak: Artxiboa

Últimas noticias

Kanpazar
Arrasateko kirol zerbitzua
Arrasate inversiones